10:00. La Salleko haurren danborrada txikia. 17:00. XXXV. Pilota Txapelketa. Finalak La Salle Zaharreko frontoian. (Euria eginez gero, Gaztelekuko pilotalekuan). Irabazleek Kirkillak emandako sariak izango dituzte. 19:00. Musika emanaldia Gauargi taldearekin. 22:00. Santa Marina danborrada. 23:20. Erromeria Gauargi taldearekin.
Danda eta Getariako gazte asanbladek antolatuta, Euskal Herriko Gaztetxe eta Gazte Asanbladen Topaketen aurkezpena egingo dute hilaren 22an, Getariako gaztetxean. Prozesuaren nondik norakoen, topaketen helburuen eta egitarauaren inguruan arituko dira. Ondoren, lunch girotuan, prestautako bideoa proiektatuko dute.
Xabier Aiestaran aiarrak bere lehen eleberria argitaratu du, eta Ibon Gaztañazpi kazetariak gidatuko du aurkezpen saioa.
Zarata Zarautzen irratsaioaren urteurrenaren harira, Uzu (postpunk) eta 1991 (pop punk) taldeek kontzertu bana emango dute.
Etxeluzeren urteurrena ospatuko dute ekainean, eta motorrak berotzen hasteko, bi kontzertu antolatu dituzte maiatzaren 22rako. Hain justu, Gailu eta Harat taldeek izango dute gaztetxea girotzeko ardura. Sarrerak egunean bertan izango dira salgai, 8 euroan.
... + 20 urte uhinetan aske izenburupean, Arraio Irratiaren historia ezagutzeko aukera izango da, argazki eta afitxa ezberdinen laguntzarekin. 310 dendaren eta Garoaren ordutegien barruan izango da ikusgai.
19:00. Garagardo azokaren irekiera eta Mirotza sarien banaketa, Herriko Plazan. 20:00-22:30. Iñaki Larrañaga eta Imanol Intxausti tritikilarien emanaldia. Informazio guztia, hemen.