Goizean goiz, kanpai-errepika eta itxaferoak eguna iragarriz. 08:30. Meza Nagusia Santa Marina ermitan. Goizeko Ihintza txistulariek auzoko kaleak alaituko dituzte. Jarraian, txokolate-jana Kirkilla jatetxearen eskutik. Izer eta Itxaso Elizagoien Trikitilariek auzoko kaleak alaituko dituzte. 11:00. Jubilatuentzako ohiko hamaiketakoa Arkaitz Mendi Ehiza eta Arrantza Elkarteak eskainita. 17:30. LVI. Santa Marinako Korrika Txapelketa 7 eta 10 urte bitarteko eta 11 eta 14 urte bitarteko neska-mutilentzat. Gero, buruhandiak auzoan zehar ibiliko dira. 18:00-20:30. DJ Bonen emanaldia denentzat.
12 kilometroko ibilbidea egingo dute, Zumaia-Askizu-Getaria-Zarautz artean. 08:45ean autobus geltokian elkartuko dira, autobusez Zumaiara joateko. Bertan bazkaltzeko aukera egongo da, horretarako maiatzaren 19a baino lehen izena eman behar da Zestoako kiroldegian.
Floreaga Salestar Ikastetxeko kideak kalera aterako dira abestera. Informazio gehiago, hemen.
Urola Erdiko Itaiak deituta.
Informazio gehiago, hemen.
Informazio gehiago, hemen.
... + 20 urte uhinetan aske izenburupean, Arraio Irratiaren historia ezagutzeko aukera izango da, argazki eta afitxa ezberdinen laguntzarekin. 310 dendaren eta Garoaren ordutegien barruan izango da ikusgai.