11:00. Meza San Antonio baselizan. Bitartean, kalejira erraldoiekin eta Lidia eta Itzeder trikitilariekin Beheko Plazatik San Antonio baselizara. Ondoren, txupinazoa erraldoiek botata, eta hamaiketakoa, Lidia eta Itzeder trikitilariek girotuta. 18:30. Ikasturte bukaerako trikiti jaialdia. 20:00. Gaztetxoen dantza emanaldia. 21:30. Herri afaria, Erniope elkartearen eskutik. Ondoren, erromeria Itzal taldearekin.
Danbolin Musika eta Dantza Eskolako ikasleek hainbat emanaldi eskainiko dituzte hilabete honetan, ikasturteari amaiera emateko. Guztira hamar saio izango dira, arratsaldez, herriko hainbat lekutan, eta bertan ikasle gaztetxoek ikasturtean zehar ikasitakoa erakutsiko dute oholtza gainean.
18:30. Kalejiran, trikitilariekin plazara. 19:00. Ekitaldi nagusia. 20:30 aldera, afari merienda eta DJ emanaldia. (Uztaro haur eskolak, Azpeitiko Ikastola Karmelo Etxegaraik eta Urola Ikastolak antolatuta)
Sarrerak Kulturaz.eus webgunean.
Mus txapelketa.
22:30. Bertso saioa, Joanes Azpillaga, Eli Pagola, Oier Etxeberria eta Ane Labaka bertsolariekin.
Urola Erdiko Kontseilu Sozialistak antolatutako bilketa. Informazio gehiago, hemen.
Idoia Ortegaren eta Gorka Alonsoren bildumako 325 erraldoi txiki ikusgai izango dira Foru Ibilbideko udal aretoan, astegunetan 18:00etatik 20:00etara eta asteburuetan 12:00etatik 14:00etara.