Gukak hemen bilduko ditu andremariei lotutako eduki guztiak.
Edozein asetzeko moduko menua izan da aukeran Andre Maria eguneko arratsaldean

Aitziber Arzallus abu 15, 21:30 Azkoitia

Profesionalen pilota partidak, haur eta gaztetxoentzako egurrezko jolasak eta tailerrak, muxikoak Patxi eta Konpainiarekin eta gimnastika erritmikoko erakustaldia izan dira, besteak beste, Andre Maria eguneko arratsaldeko entretenigarri nagusiak. Gauean, film laburren lehiaketara aurkeztutako lanak emango dituzte plazan, eta kontzertuak izango dira Txosnagunean eta plazan.