Txosnagunean Arrasateko (Gipuzkoa) eta Aramaioko (Gipuzkoa) taldekideek osatutako Lepue Zapaldu eta Oiartzungo (Gipuzkoa) Yakovlev 42 taldeak igo ziren oholtzara gauerdia jo eta gero. Plaza, berriz, La Oreja de Van Gogh taldearen bertsioak jotzen dituen La Reina del Pop taldeak girotu zuen film laburren emanaldiaren ostean. Herritar askok kontzertuei begira bukatu zuten Andre Maria eguna.

