Gozatua hartu dute umeek barraka egunean

Iraia Oteiza 2026ko abuztuaren 19a

Umeen Barraka Eguna da gaur Azkoitian, eta tiobiboetan prezio murriztuarekin ibiltzeko aukera izan dute haur zein gaztetxoek. Eguraldi aproposa izan da gaur barraketan ibiltzeko, eta herritar asko hurbildu dira gaur ere Trenbidearen Zumardian kokatutako festa gunera. 

Barrakak prezio murriztuarekin izan dira gaur egun osoan, eta haur zein gaztetxo askok Trenbidearen Zumardian kokatutako tiobiboetan ibiltzeko baliatu dute Umeen Barraka Eguna. Eguraldi aproposa izan dute horretarako, eta barraketara bertaratu direnek gozatu ederra hartu dute. Gaur arte barraketako bidaia bakoitzak 2,50 euro balio zuen, eta gaur, aldiz, 1,50 euroko prezioa du bidaia bakoitzak.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide