Zozketak eginda, itxi dute Caritasen andremarietako tonbola

Aitziber Arzallus 2026ko abuztuaren 19a

Caritasen tonbola, Plazaberrin, aurtengo andremarietan. (Aitziber Arzallus)

Zenbaki saridunen jabeek 649 64 02 08 telefono zenbakira deitu beharko dute. Festetan erositako txarteletan tokatutako sariak jasotzeko dituzten herritarrek, berriz, irailaren 10ean izango dute aukera, 18:00etatik 20:00etara bitartean.  

Caritasek atzo itxi zuen andremarietan Plazaberrin izan duen tonbola, baina ez aurrez zozketarik egin gabe. Honako hauek dira zenbaki saridunak: 

  • Aire frijigailua
    • Zenbaki sariduna: 22.284
    • Ordezko zenbakia: 11.056
  • Tableta
    • Zenbaki sariduna: 23.772
    • Ordezko zenbakia: 03.714
  • Janari plantxa
    • Zenbaki sariduna: 21.721
    • Ordezko zenbakia: 15.471

Zenbaki saridunen jabeek 649 64 02 08 telefono zenbakira deitu beharko dute Caritaseko kideekin harremanetan jartzeko. 

Festetan erositako txarteletan tokatutako sariak jasotzeko geratu zaizkien herritarrek, berriz, irailaren 10ean, ostegunez, izango dute horretarako aukera. Festetan tonbola egon den lekura joan beharko dute 18:00etatik 20:00etara bitartean.

Azkoitiko Caritasek eskerrak eman dizkie jaietan tonbolara bertaratu diren herritar guztiei.

 

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide