Andremari jaietako laugarren egunarekin batera, Baserritarren Eguna ospatzen ari dira gaur Azkoitian, eta askotariko ekintzekin osatu dute eguna. Aurrenekoz, Gipuzkoako I. Mendiko Zaldi eta Behorren Txapelketa izan da Plazaberrin, eta Elgoibarko (Gipuzkoa) Artazo ganadutegiak irabazi du lehia. Halaber, goizean zehar, herriko hainbat txoko margotu dituzte Inazio Iriarte margo lehiaketan parte hartu duten artistek, eta trikiti doinuek girotu dituzte kaleak. Umeek jolaserako aukera izan dute Bizijolasen, eta kirolariek, berriz, herri kirol erakustaldia eskaini dute plazan. Baserritarren Eguneko lehen orduek utzi dituzten irudiekin eta adierazpenekin osatutako bideoa da hau.
abu 17, 15:41 Azkoitia