16:00. Festei hasiera emateko txupinazoa. 17:00. Mus txapelketa Indamendi elkartean. 19:00. Ximor taberna irekiko dute. 00:00. DJ Patx.
19:00. Triki-poteoa bertsolariek eta trikitilariek alaiturik. 21:00. Bertso afaria Urdanetako frontoian. Bertsolariak: Anjel Mari Peñagarikano eta Iker Zubeldia. Gai jartzen: Aritz Hernandez Larrume. Trikitilariak: Julen Rueda Erkizi eta Enaitz Alberdi. Ondoren. Erromeria, frontoian. Ximor taberna ere zabalik egongo da, goizaldera arte, DJ Indatek girotuta. Goizaldean. Gaupaseroen argazkia.
11:00. Meza nagusia. 12:00. Auzotarren arteko helduen pala finalaurrekoa eta umeen eskupilota txapelketako finala. Jarraian. Poteoa auzoan zehar Elizagoien ahizpek animaturik. Ondoren. Auzoko nagusiekin bazkaria Indamendi elkartean. Bazkalondoan. Bertso saioa Sebastian Lizaso eta Andoni Egañarekin, eta trikiti doinuak eskainiz, berriz, Elizagoien ahizpak ariko dira. Edonor joan daiteke Indamendi elkartera bertso saioaz gozatzera. 17:30. Lehen mailako emakume aizkolarien Gipuzkoako Txapelketa. Jarraian. Erromeria Elizagoien ahizpen eskutik, 22:30 arte.
00:00. Ximor taberna irekiko dute eta emanaldia eskainiko du DJ Hidalgok.
06:00. Dianarekin, oilasko biltzen hasiko dira auzoko gazteak Aritz Hernandez Larrume eta Iban Gorriti Beltza bertsolariekin. Izer eta Alabier trikitilariak ere bertan izango dira. 16:00. Ume jolasak. Txokolate beroa egongo da nahi duenarentzat, baita sorpresa ugari ere. Jarraian. Kalejira auzoan zehar, trikitilariekin. 21:00. Goizean bildutako oilaskoekin afaria, auzotar guztientzat, Indamendi elkartean. Ondoren. Erromeria Enaitz Alberdi eta Oibarrekin, Indamendi elkartean. Denentzat zabalik egongo da elkartea. 00:00. Ximor taberna zabalik, DJ Indartek girotuta.
11:00. Meza nagusia. 12:00. Auzotarren arteko helduen eskupilota eta pala txapelketen finalak. Jarraian. Poteoa auzoan zehar Laja eta Lutxurdio trikitilariekin. 17:30. Harri jasotze txapelketa 150 kiloko Markesko kubikoarekin. Mikel Lopetegi Urra, Iraitz Arruti, Xabat Olaizola, Paulo Azpiazu eta Hodei Iruretagoiena Izeta IV.aren eskutik. Jarraian. Erromeria Laja eta Lutxurdio trikitilariekin, 22:30 arte. Patata dantza lehiaketa ere egingo dute erromerian zehar.
11:00. Meza nagusia. Jarraian. Tortilla patata lehiaketa eta auzotarren arteko herri kirolak: trontza, txingak, lokotx bilketa, zaku karrera, etab. Saioa girotzen ariko dira Izer eta Alabier trikitilariak. Arratsaldean. Trikitilariak Indamendi elkartean, denentzat. Ondoren. Kalejira auzoan zehar, eta festei amaiera emateko, traka zaratatsua.