Informazio gehiago, honako lotura honetan.
11:00. Meza nagusia. 12:00. Auzotarren arteko helduen pala finalaurrekoa eta umeen eskupilota txapelketako finala. Jarraian. Poteoa auzoan zehar Elizagoien ahizpek animaturik. Ondoren. Auzoko nagusiekin bazkaria Indamendi elkartean. Bazkalondoan. Bertso saioa Sebastian Lizaso eta Andoni Egañarekin, eta trikiti doinuak eskainiz, berriz, Elizagoien ahizpak ariko dira. Edonor joan daiteke Indamendi elkartera bertso saioaz gozatzera. 17:30. Lehen mailako emakume aizkolarien Gipuzkoako Txapelketa. Jarraian. Erromeria Elizagoien ahizpen eskutik, 22:30 arte.
- 11:30 Kalejira Txistulariekin- 11:30 Txermenduaren Experientzia - Tailerra haurrentzat (eXperientziak). Zurekin Elkartearen eskutik. - 12:00 Txakolin Dantza: Jalgi Dantza tardearen eta Arrain Zopa abesbatzaren eskutik eta Bertso Saioa: Andoni Egaña eta Sebastian Lizaso. Jarraian, Txistulariak eta dantzariek kaleak girotuko dituzte. - 12:30 Txakolin dastaketa eta arkume erre pintxoak. Kopa + 5 Txakolin (6,00€)Arkume pintxoa (2,50€)
Sarrerak 5,5 euroan salgai aretoko leihatilan edo aldez aurretik sarrerakzumaia.eus webgunean.
Zarautz Abesbatzak Nazioarteko Ahotsak abesbatza zikloa antolatu du urriaren 31tik azaroaren 4ra, Zarauzko Udalarekin elkarlanean. Lau emanaldi izango dira, guztira. Frantziskotarren elizan izango dira, 20:00etan hasita. Sarrerak emanaldia hasi baino lehen eskuratu ahal izango dira eliz atarian, 5 euroan; Zarautz Abesbatzaren lagunentzat, berriz, 3 euroan
Corrado Masacciren erakusketa. Ordutegia: astelehenetik ostiralera, 18:00etatik 20:00etara eta asteburuetan eta jai egunetan, 12:00etatik 14:00etara.