aza 15, 08:00 Zumaia
Euskal Kostaldeko Geoparkeak Lurzoruaren emankortasuna izeneko tailerra antolatu du azaroaren 28rako Ubillos jauregian. Lurzoruek nekazaritzan, ekosistemen funtzioetan eta elikagaien segurtasunean duten garrantzia ikustaraztea da ekimenaren helburu nagusia.
aza 14, 16:04 Azkoitia
Martirieta auzoko hariztiek eta arteek emandako ezkurrak jasotzen aritu dira gaur goizean 45 bat lagun. Tokian tokiko basoak berreskuratzeko, haziak ezinbestekoak dira, eta hori lortzeko xedez gauzatu dute ekintza Urola Bizirik natur taldeak eta Kutxa fundazioak.