'Vida entre dos mundos' dokumentala eta solasaldia antolatu du Arkamurkak

Aritz Mutiozabal

'Vida entre dos mundos' dokumentaleko irudi bat. (Avis Productions)

Ostegun arratsaldean izango da emanaldia, 19:00etan hasita, Modelo aretoan. Lexeia Larrañaga egilean bertan izango da.

Arkamurka natura elkarteraren ekimenez, Avis Productions ekoizpen etxearen Vida entre dos mundos dokumentala ikusteko aukera izango da etzi, 19:00etan, Modelo aretoan. Lexeia Larrañaga zinegile bergararrak zuzendutako ikus-entzunezkoak lurraren eta itsasoaren arteko mugan dauden ekosistemen aparteko aniztasuna du erakusgai.

Nolabait ere, marearteko eremuak, alga-belardiak, estuarioak, dunak, itsaslabarrak eta ur sakonak habitat-mosaiko baten parte dira, eta aldaketek espezieak egokitzera behartzen dituzte. Eta hori guztia jasotzen du Larrañagaren lanak.

Dokumental emanaldia gaztelaniaz izango da, eta amaieran, solasaldia egingo dute egilearekin. Saioa doakoa izango da, edukiera bete arte.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide