Garbikari ekologikoak sortzeko tailerra egin zuten atzo, larunbata, Ekoetxean, etxeko garbiketa produktu jasangarriagoak egiteko moduak ezagutarazteko asmoz. Dozena bat lagun elkartu ziren Aiora Urbietak gidatu zuen saioan.
Bi orduz, parte hartzaileek komuneko garbikari ekologikoak egiten ikasteko aukera izan zuten, egunerokoan erabiltzen diren produktu sintetikoen ordezko naturalak ezagutuz.
Ekimenaren helburua etxeko garbiketa ohiturak berrikustea izan zen, hondakinen sorrera murrizteko kontzientzia hartuz eta naturan ahalik eta inpaktu txikiena duten alternatibak sustatuz. Era berean, kontsumitzeko eta garbitzeko modu jasangarriagoak ezagutarazi nahi izan zituzten.
(Argazkiak: Azpeitiko Ekoetxea)