Itsas hondakin bilketa egiten ari dira Zarauzko hondartzan

Enara Ariznabarreta

Itsas Zaintza Sareak deituta, herritarrek hondartzak garbitu dituzte Zarautzen eta beste bost herritan, itsas kutsaduraren inguruko kontzientzia zabaltzeko.

Itsas Zaintza Sareak itsas hondakinak biltzeko deialdi bateratua egin du gaur goizerako, eta 11:00ak aldera herritar ugari bildu dira Borghetto parean. Sareko eragileek gidatuta, itsasora iristen diren hondakinez aritu dira hizketan, eta ondoren, eskularruak jantzi eta zakuak hartu, eta hondartzara jaitsi dira hondakinak biltzera.

Egitasmoaren helburua herritarrak hondakinek ingurumenean duten eraginaz kontzientziatzea da. 13:00ak arte arituko dira bilketa bateratua egiten, heldu zein gazteak. Zarautzen ez ezik, Zumaian, Pasaian, Donostian, Irunen eta Deban ere ari dira egiten.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide