Ur ekosistemak landu dituzte, dioramak sortuz

Nerea Uranga

Diorama ur ekosistemen leihoa eskulan tailerra egin dute Ekoetxean. Sormena eta jakintza uztartu dituzte era horreta. Datorren asteburuan beste bi ekintza izango dituzte Ekoetxean: garbikari ekologikoa sortzeko tailerra eta hondakinen bilketa ibaian.

Hilabete honetako asteburuak ere ekintzaz betetakoak dira Azpeitiko Ekoetxean. Uraren bueltako ekintzak dira azkena egindakoak,  eta baita hilaren bukaerarako iragarritakoak ere. Joan den larunbatean, esaterako, Diorama: ur ekosistemen leihoa izenburuko tailerra egin zuten Ekoetxean bildu zirenek. Era horretan, ur ekosistemak ezagutzeko eta sormena lantzeko aukera izan zuten.

Hurrengo asteburuan ere bi ekintza izango dituzte Azpeitiko Ekoetxean:

  • Azaroaren 28a, larunbata. Sortu zure garbikari ekologikoa. 10:30etik 12:30era. Helduentzako. Izena honako loturan eman daiteke.
  • Azaroak 29a, igandea. Hondakinen bilketa: ibaiarenak ez direna. 10:30etik 12:30era. Izena honako loturan eman behar da.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide