- 10:00. Auto erakusketa, Goiko plazan. - 11:00. Klik rallya, Urolan barrena. - 11:00. Mini GP, haur eta gaztetxoentzat. - 14:30. Lokatzez Blai, Agirretxe Rally taldearen eskutik. - 18:30. Sari banaketak, frontoian. - 20:00. Rally afaria, Letea jatetxean. Sarrerak 33 euro, eta salgai daude Letea eta Mendizabal jatetxeetan. - 23:00. Gabezin taldea, frontoian. - Ondoren, remember musika goizaldera arte.
Gazteak eta Garapena GKEak antolatutako hitzordua. Informazio gehiago, hemen.
Ondarearen Europako Jardunaldien barruko hitzordua. Egun honetako bisita euskaraz izango da. Informazio gehiago, hemen.
Urola Bizirik natur taldeak antolatutako erakusketa. Kepa Zabalegiren eta Eli Alkortaren bilduma izango da ikusgai Portaleburun.
Lluisa Etxeberria Zestoako herritarraren poemarioaren aurkezpen musikatua.
Izen-ematea dagoeneko zabalik eta esteka honen bitartez egin daiteke.
Oihan Festa antolatu dute 2025eko denboraldiari agur esateko: animaliaz, intsektuz, landarez, zuhaitzez, ehiztariz… nahiz harri-koskorrez jantzita parte har daiteke. Honakoa da egitaraua: 16:00. Javi Hidalgo + Nax Martin DJak. 22:00. Tom Define + Oskar Deuss, house musika eta musika instrumentala. 00:00. Julen Lujan DJa.
17:00. Kulki elkartearen eskutik hainbat joko egingo dute frontoian. Euria eginez gero, kiroldegian egingo dituzte jolasak. Jarraian. Suziria botako dute eta buruhandiak ibiliko dira kalez kale, Pepita Enbil musika eskolako trikitilariekin batera. 20:00. Afaria egingo dute Berdura Plazan. Nork bere jana eraman beharko du. 21:00-23:00. Osto DJarekin, festa.
Kandido Uranga eta Inazio Tolosarekin.
Ate irekiera 21:00etan izango da, eta kontzertuak, berriz, 22:00etan abiatuko dituzte.
Matadero Ekintzak taldeak Udazkeneko Bebarruko Jarduneken barruan antolatutako kontzertuak. Kontzertua zuzenean ikusteko sarrerak 8 euro balio du.
Jon Amorrorturen erakusketa izango da ikusgai.