11:00. Meza. Jarraian, herritarren arteko herri kirolak. 14:30. Paella jana. Bazkalondoren, bingoa. Arratsaldean, Auxtin potin. 23:00. Erromera Izer eta Alabierrekin. Gauerdian. Txin-txin herrikoia.
Paella jana egingo dute abuztuaren 28an Oikiko plazan, San Bartolome jaien barruan. Haurrentzako menua arroz zuria tomatearekin eta izozkia izango da; helduentzako paella, postrea eta kafea. Prezioa: 5 euro haurrentzat eta 12 euro helduentzat. Interesdunek 651 41 33 76 telefonora (Maddi) deitu beharko dute abuztuaren 23a baino lehen.