Franco hil zela 50 urte beteko dira azaroaren 20an, eta urtemuga horren harira, eduki bereziak prestatu ditu Gukak. Honako atal honetan bilduko ditu horiek guztiak.
Hil eta 50 urtera, zer-nolakoa da Francoren itzala?

Guka Telebista 2025 aza 20 Urola kosta

Mahai-inguruak

Franco hil zela 50 urte betetzen dira gaur, eta efemeride horren harira, Frankismoa, orbainaren mintzoa lanketaren barruan, mahai ingurua egin du Gukak. Eneko Etxeberria ikertzailea, Amagoia Gurrutxaga kazetaria eta Unai Belaustegi historian doktorea elkartu ditu hedabideak mahaiaren bueltan, frankismoaren itzalaz jarduteko.