Carlos Arias Navarro Espainiako Gobernuko orduko presidenteak telebistaren bidez eman zuen berria, zuri-beltzean: "Espainiarrak, Franco hil da". Azaroaren 20a zen, eta hilabete inguruz hil zorian izan ostean zendu zen 35 urtez diktadura gidatu zuen Francisco Franco.
Albisteak poza eta esperantza piztu zituen herritarren artean; poza, hainbeste urteko sufrikarioaren arduradun nagusia hil zelako; esperantza, aro beltz haren amaiera iritsi zitekeela ikusi zutelako. Dena den, zuhurtziaz hartu zuten berria. Izan ere, ez zegoen garbi zer etorriko zen.
Dena den, asko izan ziren egun hartan kalera ospatzera atera ziren herritarrak, baita etxean ospatu zutenak ere. Urola Kostako herritar hainbatek egun hura nola oroitzen duten jaso du Gukak bideoan.
