Duela 50 urte gaurko egunez hil zen Francisco Franco diktadorea. Mende erdia joan bada ere, haren itzalak presente segitzen du euskal gizartean. Hain zuzen ere, frankismoaren arrastoez jardun dute mahaiaren bueltan hizketan Eneko Etxeberria Giza Eskubideen eta Botere Publikoen Unesco katedrako ikertzaile eta Aranzadiko presidenteak, Amagoia Gurrutxaga kazetari eta idazleak nahiz Unai Belaustegi Historia Garaikidean doktoreak. Maddi Txintxurreta kazetariak gidatu du solasaldia.
