2023 aza 25 Urola kosta
Indarkeria Matxistaren Kontrako Nazioarteko Eguna da gaur, azaroak 25, eta beste urte batez kalera atera dituzte aldarriak Urola Kostako herrietan. Mugimendu feministako eragileek eta Itaiak deituta, elkarretaratzeak eta manifestazioak izan dira eskualdean goizean zein arratsaldean.