Mariñak Getariko talde feministak deituta, hainbat emakumek protesta elkarretaratzea egin dute gaur iluntzean herriko plazan. Emakumeen kontrako indarkeriarik ez! zihoen pankartaren atzean bildu dira 19:00etan gaurko Indarkeria Matxistaren Aurkako Nazioarteko Egunarekin bat egiteko.