Azaroaren 25ean Emakumeen Aurkako Indarkeriaren Kontrako Eguna izango da eta Aian ere emakumeen aurkako indarkeria matxista salatzeko ekitaldi sorta antolatu nahi dute. Horretarako, larunbatean egingo dute bilera 11:30ean Kanua jatetxeko jangelan, eta gazteak zein helduak deitu dituzte hitzordura. Asmoa da bertan proposamenak azaltzea eta guztien ekarpenekin azaroaren 25eko ekitaldiak adostea, Aian ere Aski da! entzun dadin.