Azaroak 25

Tratu on eta txarren inguruko ipuin kontaketa ilustratuaren saioan izan dira haurrak Errezilen

Intza Trula 2023ko aza. 23a, 12:46

Beatriz Egizabal eta Cesar Marcos ipuin ilustratuaren saioan. (Utzitakoa)

Saiaz mankomunitateak azaroaren 25aren harira hainbat jarduera antolatu ditu; atzoko ipuin kontaketa ilustratuaren saioa horietako bat. Haur ugari elkartu ziren Errezilen, Beatriz Egizabalen eta Cesar Marcosen eskutik tratu on eta txarren inguruko ipuin kontaketa ilustratua entzutera. 

Beatriz Egizabalek eta Cesar Marcosek tratu on eta txarren inguruko ipuin kontaketa ilustratua eskaini zuten atzo Errezilen, Azaroaren 25aren harira Saiaz mankomunitateak antolatutako egitarauaren barruan. Guztira Errezilgo, Albizturko eta Bidania-Goiazko LHko 105 ikasle eta irakasle elkartu ziren saioan, baita zazpi guraso ere.

Bihar, berriz, hilaren 24an, Tratu onak lantzen tailerrean parte hartuko dute San Martin Herri Eskolako ikasleek. Horretaz gain, Saiazko ordezkari politikoek genero ikuspegiaren gaineko formazioa jasoko dute gaur eta larunbatean, Gipuzkoako Foru Aldundiaren eskutik.

Beatriz Egizabal eta Cesar Marcos. (Utzitakoa)

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide