Nola lagundu haurrari irakurzaletzen? izenburupean, haurrentzako liburu egokiak aukeratzeko gomendioak emango ditu Yolanda Arrietak, baita gaztetxoak irakurtzera zaletzeko aholkuak ere. Parte hartzaileek haurrentzako literaturako liburu asko ezagutzeko aukera izango dute eta irizpideak eta tresnak jasoko dituzte.
Euskal Herriaren gaur egungo errealitatean eragin duten gertaera historikoak eta mugarri garrantzitsuenak lantzeko ikastaroa izango da. Ikastaroa Urolakoen Nafar Zuzterrak taldearen laguntzarekin antolatu du Azpeitiko Udalak, eta Nabarralde fundazioko Beñi Agirrek gidatuko ditu saioak. Izena emateko, hezkuntza@azpeitia.eus helbidera idatzi beharra dago.