Asteklima Euskadiko Klima eta Energia Astearen barruan zabalduko dute erakusketa Portaleburuan. Urriaren 20an eta 21ean egongo da zabalik. Informazio gehiago, hemen.
Nola lagundu haurrari irakurzaletzen? izenburupean, haurrentzako liburu egokiak aukeratzeko gomendioak emango ditu Yolanda Arrietak, baita gaztetxoak irakurtzera zaletzeko aholkuak ere. Parte hartzaileek haurrentzako literaturako liburu asko ezagutzeko aukera izango dute eta irizpideak eta tresnak jasoko dituzte.
60 + Adinekoen Udazkena egitasmoaren barruan. Javier Vilchesen eskutik, gaztelaniaz. Informazio guztia, hemen.
Euskal Herriaren gaur egungo errealitatean eragin duten gertaera historikoak eta mugarri garrantzitsuenak lantzeko ikastaroa izango da. Ikastaroa Urolakoen Nafar Zuzterrak taldearen laguntzarekin antolatu du Azpeitiko Udalak, eta Nabarralde fundazioko Beñi Agirrek gidatuko ditu saioak. Izena emateko, hezkuntza@azpeitia.eus helbidera idatzi beharra dago.
Maddi Dorronsoro antropologoak Segurako, Aizarnazabalgo eta Zestoako herritarrei euskaraz eta beren herrietako hizkuntz egoeraz duten iritziaz elkarrizketak egin dizkie bere ikerketarako, eta emaitzak aurkezten ari da orain herriz herri.
Jon Amorrorturen erakusketa izango da ikusgai.