uzt 23, 13:00 Aia
Aiarrak festa giroan murgilduta izango dira uztailaren 31tik abuztuaren 10era bitartean, San Donato eta San Lorentzo jaiak ospatzen. Egitarau biribila osatu dute festa horien bueltan: besteak beste, herri bazkariaz, askotariko kirol hitzorduez, nahiz Gozategi eta Herenegun taldeen kontzertuez gozatzeko aukera izango da aurten.