Iristear dira Aiako San Donato eta San Lorentzo jaiak. Hain zuzen ere, hurrengo ostiralean ekingo diote aurtengo egitarauari, herriko pala txapelketako finalak jokatuz. Larunbatean, berriz, gazteak izango dira protagonistak, Aiako VIII. Gazte Eguna ospatuko baitute, eta egun osorako jarduerak antolatu dituzte festa horren bueltan.
Abuztuaren 6an, ostegunarekin, txupina lehertuko da, eta astelehenera bitartean, hainbat ekintzez gozatzeko aukera izango dute aiarrek, tartean herri bazkariaz, askotariko kirol hitzorduez, bertsolarien emanaldiaz, nahiz Gozategi eta Afonica Naranjo taldeen kontzertuez.
Egitaraua
Uztailak 31, ostirala
- 16:00. Herriko pala txapelketaren finalak.
Abuztuak 1, larunbata: Aiako VIII. Gazte Eguna
- 11:15. Txosnaren irekiera.
- 11:30. "Ume handientzako jolasak", plazan.
- 14:30. Paella lehiaketa.
- Ondoren, herri bazkaria.
- 18:30. Elektrotxufla.
- 22:30. Kontzertuak: Herenegun, Leihotikan eta Bad Sound System.
- Jarraian, Boletus Rumberus DJa.
Abuztuak 2, igandea
- 09:30. Aiako bolo txapelketa, federatuentzat eta herritarrentzat. Izena egunean bertan emango da, 09:30etik 11:30era.
Abuztuak 6, osteguna
- 18:00. Txupinazoa, sorpresarekin.
- Jarraian, kalejira buruhandiekin eta trikitilariekin, herriko kaleetan zehar.
- 21:30. Herri afaria Izer eta Alabier trikitilariek alaituta.
Abuztuak 7, ostirala: San Donato eguna
- Goizaldean, gaupaseroen gosaria.
- 08:30. Herriko txistulariekin diana, herriko kaleetan zehar.
- 11:00. Meza Nagusia.
- 12:00. Herriko eskuzko pilota txapelketaren finalak.
- 15:30. Mus txapelketa.
- 18:00. II. Dantza Suelto Txapelketa.
- Jarraian, kalejira buruhandi eta trikitilariekin, herriko kaleetan zehar.
- 22:00. Bertso Jaialdia, Maialen Lujanbio, Nerea Ibarzabal, Xabat Illarregi, Andoni Egaña eta Amets Arzallus bertsolariekin. Gai jartzailea: Sebastian Lizaso.
- Ondoren, Tapia eta Leturia Band.
Abuztuak 8, larunbata: Umeen eguna
- 10:00. Diana, herriko kaleetan zehar.
- 11:30. Haur eta gazteentzako jolasak, plazan.
- 14:00. Familien bazkaria, Euskal Parrillaren eskutik.
- 16:30. Apar festa eta puzgarriak.
- 19:30. Kalejira buruhandi eta trikitilariekin, herriko kaleetan zehar.
- 21:30. Kontzertuak: Gozategi, Zopilotes Txirriaos eta Afonica Naranjo.
- Ondoren, Indate DJa.
Abuztuak 9, igandea
- 06:30. Diana, Joselontxos txarangaren eskutik.
- Jarraian, gaupaseroen argazkia.
- 11:00. Toka txapelketa irekia, eta umeentzat zapo toka.
- 11:30. Sardin jana.
- 17:00. Erronka "ikusgarria".
- 19:30. Kalejira buruhandi eta trikitilariekin, herriko kaleetan zehar.
- Ondoren, kantujira Orioko taldearekin.
- 22:30. Tonbola, plazan.
- 00:00. Karroza.
- Jarraian, Euzkolabel DJa.
Abuztuak 10, astelehena: San Lorentzo eguna
- 11:00. Meza Nagusia.
- 12:00. Pilota partidak:
- Lehen partida (gaztexoak eskuz): Atorrasagasti-Caballero Jauregi-Illarramendiren aurka.
- Bigarren partida (gizonezkoak eskuz): Orbegozo-Irazustabarrena Aranbarri-Albenizen aurka.
- Ondoren, herriko adinduei eskainitako bazkaria, eskolako jangelan.
- 17:30. Herri Kirol Jaialdia.
- 18:30. Kalejira buruhandi eta trikitilariekin, herriko kaleetan zehar.
- Ondoren, Joselu Anaiak.
- 00:00. Kontzertuak: Trakaren Erreketa eta Txapela Brava.
- Goizaldean, Aiako aulki jolas txapelketa ofiziala.