Aiako festak 2026

Nerabeek bazkari autogestionatua egingo dute larunbateko Gazte Egunean

Onintza Lete Arrieta 2026ko uztailaren 29a

Pasta. (Pixabay)

Izena gaur eta bihar eman ahalko da, igerilekuan, 17:30etik 19:30era. 

Larunbat honetan ospatuko dute Aiako VIII. Gazte Eguna, eta Aiako Udalak iragarri berri du nerabeen bazkari autogestionatua izango dela. DBH-ko gaztetxoentzat da, 2 euroren truke. Izan ere, festa batzordeak jarriko ditu freskagarriak eta ura, baita mahaiak eta aulkiak prestatu ere. 

Izena gaur eta bihar, hilaren 29an eta 30ean, eman beharko da, igerilekuko tabernan, 17:30etik 19:30era.

Bazkari hori non egingo den, berriz, hurrengo egunetan jakinaraziko dute. 

Egitaraua

Honakoa da larunbateko festako egitaraua:

  • 11:15. Txosnaren irekiera.
  • 11:30. "Ume handientzako jolasak", plazan.
  • 14:30. Paella lehiaketa.
  • Ondoren, herri bazkaria.
  • 18:30. Elektrotxufla.
  • 22:30. Kontzertuak: Herenegun, Leihotikan eta Bad Sound System.
  • Jarraian, Boletus Rumberus DJa.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide