Astelehenean amaitu ziren Aian San Donato eta San Lorentzo jaiak, eta dagoeneko udalak egin du festa horien inguruko balorazioa ere. Jon Ander Azpiroz Aiako alkateak "positiboki" baloratu ditu horiek, eta azaldu du "giro onean eta ezbeharrik gabe" igaro direla.
Aldi berean, alkateak "esker oneko hitzak" zuzendu dizkie antolakuntza lanetan ibili diren guztiei, baita festak aurrera ateratzeko beren laguntza eskaini duten herritar orori ere. Eta zera gehitu du: "Festetan parte hartu eta giro ona sortzen lagundu dutenei ere eskerrik asko".