18:00etan ekitaldia egingo dute: Ion Arretxeren Intxaurrondo. Intxaurraren ostopeko itzala liburuaren pasarteak irakurriko dituzte hainbat idazlek. Informazio gehiago, hemen.
Faxismoaren eta ideia erreakzionarioen gorakada dela eta, egitaraua prestatu dute Urola Erdiko gazte asanbladek.
17:00. Zuhaitzaren apainketa, herriko plazan. 17:30. Haurren marrazki erakusketa, Kultur Etxean. 18:30. EITB Maratoirako bideoaren grabaketa, herriko plazan. Jarraian, Gabonetako argiak piztuko dituzte.
Herrio Natur Taldeak antolatuta, liburuen eta jostailuen bilketa egingo dute truke azokarako.
Informazio gehiago, hemen.
Adimen artifiziala betaurreko moreak jantzita egitasmoaren barruan, 18:00etan, Emakumeen Etxean. EHUko informatika fakultateko irakasle eta ikertzaile Usue Mori Carrascalek eta Olatz Arbelaitz Gallegok gidatutako saioa.
Hizkuntza: Euskara
Ikasleek egindako zaharberritze, zeramika, pintura, joskintza eta puntuko piezak salgai.
Ninini Antton Telleriaren bigarren komedia ikuskizuna da. Nekatutak-en arrakastaren ostean eszenatokietara bueltan da, argi utzi nahi duen arren ikuskizun honek ez duela zerikusirik aurrekoarekin. Ikuskizun hau desberdina da. Konkretuki, okerragoa. Sarrerak dagoeneko agortuta daude.
Informazio gehiago, hemen.
Sarrera doan.
Uxue Alberdik eta Amorantek aurkeztuta, Miren Artetxe eta Maider Arregi ariko dira bertsotan. Sarrerak Turismo Bulegoan eta Saregilen izango dira eskuragai, abenduaren 3tik aurrera.
Informazio gehiago, hemen.
Aiako Emakume Taldeak deituta, elkarretaratzea egingo dute herriko azken bi sexu erasoak salatzeko.
Informazio gehiago, hemen.
Azkoitiko Gazte Asanbladak (AGA) antolatutako bertso saioa. Informazio gehiago, hemen.
Garoa liburu-dendaren erakusketa aretoan.
Abenduaren 5ean irekiko dute, 18:00etan, eta urtarrilaren 6ra arte egongo da zabalik,. Honako ordutegia izango du: 11:00etatik 14:00etara eta 17:00etatik 21:00etara. Abenduaren 24an, 18:00etan, Schola Cantorum koruak emanaldia eskainiko du.
Ostirala 12, 16:30ean, dortsalak erosteko aukera izango da
Erakusketaren ordutegia: Astelehenetik ostiralera: 18:00etatik 20:00etara. Asteburuetan eta jaiegunetan: 12:00etatik 14:00etara.