10:00. Mendi martxa Xoxoteko Igoera ikustera, Plazatik abiatuta. 11:00. Xoxoteko Igoera, irteera. 12:00. Trikitilariak eta hamaiketakoa, Xoxoten. Ondoren, sari banaketa.
10:00-12:00. Euskaratik independentziara (mahainguru nagusia). 12:30. Joaldunak. 13:00. Ekitaldi politikoa. 14:00. Bazkaria. 16:00-19:00. Tailerrak (bi txanda). 16:00-17:30. Gazteak eta aisialdia euskaraz: ekosistema oso baten beharra. Desobedientzia zibila iraultzarako tresna. Gauzak ez dira horrela, gauzak horrelaxe daude. Euskal Herriko egoera soziolinguistiko askotarikoa. Kaleak euskaraz: mural margoketa (tailer praktikoa). 17:30-19:00 Intersekzionalitatea: teoriatik praktikara. Euskararen Errepublika eta panorama geopolitikoa: aukerak, mehatxuak, erronkak. Kultur sistema sendo bat bai, baina nola? Izan zaitez eduki sortzaile! (tailer praktikoa). 19:00. Musika kalean. 22:00. Kontzertuak: Tapia eta Leturia Band eta Maruxak. Ondoren, DJak Orkatz eta Korrale tabernetan. Informazio gehiago honako lotura honetan.
Hizlariak: Maribi Ugarteburu, Mirene Begiristain, Aiora Etxeberria, Ane Aranburu eta Amaia Segurola. Solasaldira joateko aurrez izena eman behar da honako loturan.
Maxixatzen Euskaldunon Elkarteak 30 urteko ibilbidea omentzeko ospakizun ekitaldia egingo du egun honetan. 12:00etan, urteurreneko ospakizun ekitaldia egingo du Kontzejupean, eta ondoren, kantu bazkaria Joseba jatetxean. Informazio gehiago, hemen.
Gipuzkoako Organoak Plazara 2026 egitasmoaren barruko kontzertua izango da parrokian. Mikel Ansola organistak eskainiko du emanaldia.
Ttanttaka konpainiak Desobedienteak 18/98 antzezlana eskainiko du Baztartxon. Sarrerak honako lotura honetan eskuratu daitezke.
Ibon Gaztañazpik zuzendutako Orioko itsas ondareari buruzko dokumentala emango dute. Sarrera librea izango da, eta ez da aurrez gonbidapenik edo sarrerarik eskuratu beharko.
... + 20 urte uhinetan aske izenburupean, Arraio Irratiaren historia ezagutzeko aukera izango da, argazki eta afitxa ezberdinen laguntzarekin. 310 dendaren eta Garoaren ordutegien barruan izango da ikusgai.
Palestina Orio elkartearen ekimenez, Palestinako egoera gogora ekartzeko eta herritarren kontzientzia pizteko erakusketa izango da ikusgai Kultur Etxean apirilaren 21etik 30era. Erakusketa ikastetxeetako ikasleentzat zabalduko da goizetan, 11:00etatik 13:00etara, eta arratsaldez, 17:30etik 19:30era, herritar guztientzat. Asteburuan, aldiz, itxita egongo da.