aza 10, 10:19 Zestoa
10:00etatik 14:00etara izango da azoka, eta bertako produktuez eta artisauen lanez gain, antzinako baserriko lanabesen erakusketa ere izango da.
Iazko Ardo Egunean, lagunarteko pilota apustu batek sekulako ikusmina sortu zuen herritarren artean, Frontoi Txikiko harmailak jendez estaliz, eta zapatuan, iazkoaren errebantxak, iazkoaren pareko irudiak utzi zituen. Zestoarrak eta Azpeitiarrak dira nor baino nor aritu ziren pilotariak, jarraitzaileei dagokienez behintzat profesionalen inbidiarik behar ez luketenak.