Espainiako Gorteetarako bozak (2026)

Eskualde osoan egin du gora parte hartzeak aurreko hauteskundeekin alderatuta

Onintza Lete Arrieta

Getariar bat botoa ematen gaur goizean Berdura Plazan. (Enara Ariznabarreta)

Espainiako Barne Ministerioak 14:00etan eman ditu Espainiako Gorteetarako bozetako eguneko lehen parte hartze datuak, eta Urola Kostako herri gehienetan 10 puntutik gora igo da parte hartzea. Gipuzkoan ere 9,5 puntu egin du gora. 

Espainiako Barne Ministerioak 14:00etan eman ditu Espainiako Gorteetarako bozetako eguneko lehen parte hartze datuak, eta Urola Kosta eskualdean nabarmen egin du gora parte hartzeak, baita Gipuzkoan ere. Eskualdeko herri gehienetan 10 puntu edo gehiago igo da parte hartzea, eta Gipuzkoan, 9,5. 

Honakoak dira eguneko lehen datuak herriz herri:

  • Aia: %46,83 (+11,4 puntu). 2023an %35,35
  • Aizarnazabal: %53,36 (+18,4 puntu). 2023an %34,92
  • Azkoitia: %49,87 (+11,71 puntu). 2023an %38,16
  • Azpeitia: %51,48 (+13,99 puntu). 2023an %27,49
  • Beizama: %45,28 (+6,97puntu). 2023an %38,31
  • Errezil: %48,44 (+14,07 puntu). 2023an %34,37
  • Getaria: %54,87 (+9,01 puntu). 2023an %45,87
  • Orio: %50 (+12,65 puntu). 2023an %37,35
  • Zarautz: %52,40 (+8,040 puntu). 2023an %44,36
  • Zestoa: %49,54 (+15,01 puntu). 2023an %34,53
  • Zumaia: %50,39 (+9,62 puntu). 2023an %40,77

20:00etan itxiko dituzte hautesmahaiak, eta bigarren zenbaketa bi ordu lehenago egingo dute, 18:00etan. Atari honek zuzenean emango du emaitzen berri. 

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide