Abantzuk Gipuzkoako txapela izango du jokoan etxean

Iraia Oteiza

Rodriguez eta Larrañaga Abantzuko palistak. (Abantzu)

Abantzu 1 taldeak Hernani 1 izango du aurkari gomazko paletako hirugarren mailako finalean. Bihar, larunbata, jokatuko dute partida Zestoako kiroldegiko pilotalekuan, 18:00etan.

Gipuzkoako Txapelketako final handia izango du jokoan Abantzuk bihar, larunbata. Etxeko pilotazaleen aurrean arituko dira Zestoako taldeko ordezkariak, Hernani 1 taldearen aurka, gomazko paletako hirugarren mailako txapela eskuratzeko lehian.

Abantzu 1 taldearen izenean, J. Rodriguezek eta H. Larrañagak jokatuko dute neurketa; Hernaniko taldeak, berriz, M. Lizeaga eta M. Manterola jarriko ditu kantxan. Ezker hormako kluben arteko Gipuzkoako Txapelketaren barruko norgehiagoka izango da jokatuko dutena, eta Abantzuk aukera izango du garaipena etxean ospatzeko, zaleen babesarekin.

Txapelketako gainerako bi finalak ere bihar jokatuko dira, Donostiako Atano III.a pilotalekuan. 11:00etan hasita, bigarren mailako finalean Aia eta Kuku arituko dira aurrez aurre; lehen mailakoan, berriz, Oteiza eta Beotibar izango dira protagonistak.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide