09:00. Madariagatik Aittolara mendi irteera. Gero, hamaiketakoa Aittola Zaharren. Informazio gehiago, honako lotura honetan.
Urola Ediko Itaia antolakunde sozialistaren Irakurle Taldeak antolatutako hitzordua. Layla Martinezen Carcoma liburua izango dute aztergai.
Iraia Bereziartua Agirreren (biolina eta biola*) eta Itziar Urbieta Beobide (organoa) Emakumeen artean kontzertua: Franziska Lebrun (1756-1791). Rondea. Johanna Senfter (1879-1961). Elegie op.13, nº. Dora Pejacevic (1885-1923). Romanze op.22 eta Elegie op.34. Lili Boulanger (1893-1918). Nocturn. Nadia Boulanger (1887-1979). Improvisation*. Barbara Heller (1936-). Lalai (esnatzeko sehaska kanta, Persiako emakume guztiei eskainia. Cécile Chaminade (1857-1944). Meditation eta Concertino op.107.
Azaroak 9, igandea 11:30. Haurrentzako magia ikuskizuna, Iago Magorekin. Jarraian, herri kirolak: aizkoran, Eneko Saralegi; harri jasotzen, Lierni Osa eta Udane Ostolaza. Enbilen pepitak trikitilari eta panderojoleek girotuko dute goiza.
Txelo Arango margolariak erakusketa zabalduko du azaroaren 6tik 23ra bitartean. Ostegunetan eta ostiraletan, 18:00etatik 20:00etara artean izango da zabalik, eta larunbat zein igandetan, 12:00etatik 14:00etara eta 18:00etatik 20:00etara irekiko dute.
Egitaraua 13:00. Kantu poteoa, Musika Plazan elkartuta. 14:00. Santa Barbara jatetxean, mahaien antolaketa. 14:30. Bazkaria. Menua: entsalada mistoa, legatz arrautzeztatua onddo-saltsarekin, txerri-masailak saltsan eta postrea, etxeko ardoa eta kafea. 16:00 inguruan, Zirika Bandaren eskutik, betiko eta oraingo euskal kantak. 19:30. Bukaera.
- 14:00. Bertso bazkaria, Letea jatetxean. Bertsolariak: Nerea Elustondo eta Sebastian Lizaso bertsolariak. Erkizi eta Julen labaka trikitilariekin.- 16:30. Ume jolasak.- 20:00. Sagardo eta pintxo dastaketa, Euskal Parrillaren eskutik.- 23:00. Iratzar taldearekin dantzaldia.
4 urtetik gora haurrentzat eta haien familientzat. zen ematea urriaren 27tik azaroaren 3ra, Alondegia kultur etxean (943-86 10 56/alondegia@zumaia.eus).
17:00. Mus txapelketa, Indamendi elkartean. 17:00. Haurrentzako jolasak. Txokolate beroa izango da nahi duenarentzat, baita sorpresa ugari ere. 00:30. DJ Boletusrumberus izango da Ximor tabernan goizaldera arte.
18:00. Kalejira Zipitriki, Turutax, Larra eta Ohianerekin Katxinara. Autobus magikoan igotzeko aukera egongo da. 18:30. Txakolin pintxo-poteoa Katxinan. 20:00. Txosnara itzulera. 21:00. Afari girotua. Txartelak 30 euroan egongo dira salgai Kutixin eta Olidenen, azaroaren 5era arte. 00:00. Hidalgo DJa.
Azaroak 8, larunbata 21:00. Auzo afaria. Izena emateko, deitu 645 15 50 55 edo 688 60 19 34 telefono zenbakietara. Epea: azaroak 3, astelehena). Ondoren, erromeria Izer eta Alabier bikotearekin.