Agiro mendi klubak antolatuta.Izen ematea: herrikrosa.eus (ekainaren 14a baino lehen)
Aurten, rallya larunbatean soilik jokatuko da, eta zortzi erlojupeko zati osatu beharko dituzte parte hartzaileek, lau goizean eta beste lau arratsaldean. Azkoitian hasi eta amaituko dute eguna autoek. Irteera Oinartxo industrialdean izango dute ibilgailuek 08:00etan, eta Plazaberrin amaituko da arratsaldean.
Egitaraua:- 08:00. Zestoako 22. Ibilaldi Neurtua. Aurrez izena eman behar da herrikrosa.eus webgunean.- 10:00. Txistularien diana.- 11:00. Urepeldarren etorrera.- 11:00-13.00. Urepeleko eta Zestoako ekoizle eta artisauen azoka.- 12:00. Klika txaranga kaleetan zehar.- 14.30. Herri bazkaria plazan bertsolariekin. Bazkarirako txartelak Portalen jarriko dituzte salgai, 15 eurotan.- Bazkal ondoren, kantaldia plazan.- 18:00. Urepeldarren itzulera.
Topaketa ekitaldi bat da, emakume surflarien sarea sustatzea helburu duena, egun osoan zehar hainbat jarduera eginez. 09:15 - 09:30. Izen-ematea 10:00 - 11:00. Animal Flow Rociorekin11:00 - 12:00. Elkarteko jarduera12:15 - 13:15. Talde jolasa 14:00etatik aurrera, kalejira alde zaharretik. Topaketan parte hartzeko izena eman behar da webaren bidez. Izen-ematearen prezioa 25€-koa izango da janariarekin eta 5 edari tiket barne, eta 20€ bazkaririk gabe. Inskripzioaren parte zapi bat eta edalontzi bat oparituko dira.
Ekainak 15, zapatua: 10:00etan, batzarra. 12:00etan, txupinazoa. 14:30ean, bazkaria. 18:00etan, DJak Orkatz atarian. Zuzenekoan, Aibofobia. 22:00etan, kontzertuak: Haizkan eta Kaxkatu (Negu Gorriak eta Kortaturen bertsioak)
Informazio gehiago, hemen.
Azokaren helburu nagusia emakume sortzaileen lana eta beraien sorkuntzak ikusaraztea da. Horretarako karpak jarriko dituzte sortzaile bakoitzak bere sorkuntzak erakusteko eta saltzeko aukera izan dezan. Gehienez 25 karpa jarriko dira. Informazio gehiago hemen.
10:30. Diana Txistulariak 11:00. Batukada 11:30. Txaranga 11:30. Frontoi txikian shots eta instrumentu taldeen emanaldia Diana, batukada eta txarangaren ibilbidea: Udaberri, Zigordia, Udaletxea, Modelo Aretoa, Musika Plaza, Kale Nagusia eta Farmazia Larrañaga
Urola bailarako ondare historikoa eta natur ondarea uztartuz, bisita gidatuen egitaraua prestatu du Urola Turismoak, Urola historia eta paisaia bazterrak izenburu hartuta.
Informazio gehiago, hemen.
13:00. Marianitada. 13:30. Popperra, afterra, utopia. 15:00. Bazkaria. 19:00. Dragmela. 22:00. Gauak, DJ Azkura, DJ Alba Royu. *Bertan afaltzeko aukera egongo da.
- 07:00. Gaupaseroen argazkia.- 14:00. Bertso bazkaria, Letea jatetxean. Andoni Egaña eta Nerea Elustondo bertsolariekin, eta Julen eta Elaia trikitilariek girotuta. Txartelak Letea jatetxean, Borondegin eta dendan eskuratu daitezke ekainaren 11ra bitartean, 26 eurotan.- 17:00. Ume jolasak.- 20:30. Sagardo eta pintxo dastaketa Trikitxotxen eskutik. Helduak 15 euro eta haurrak 7 euro.- 23:00. Iratzar taldearekin erromeria.
Joanes Illarregi eta Nerea Ibarzabal bertsolariekin bertso bazkaria. Izena emateko, erniarraitz@gmail.com helbide elektronikora idatzi beharko da; prezioa 38 euro da.
Gukakide festa egingo da Zumaian ekainaren 15ean. 19:00etan hasiko da Itzurun hondartzan eta Beheko plazara arteko bidea egingo da kalejiran. Tartean ekitaldiak izango dira eta sardinak parrillan plazan. Bukatzeko, 22:00etan, kontzertuak izango dira Amaiako plazan.
Honako kontzertuak izango dira: Revolutionary Brothers, King Konsul, Lua Matheus, Grompy & Bojaman, Kbless & Quiet G eta DJ Ttb.
Ekainaren 16ra arte egongo da zabalik erakusketa, Aritzaga kaleko 2. zenbakian, honako ordutegian: Astelehenetik ostiralera: 17:00etatik 20:00etara. Asteburuetan: 12:00etatik 14:00etara eta 18:00etatik 20:30era.
Ekainaren 7tik 23ra arte. Julian de Zulueta esklabistaren inguruko Azukre beltza webgunea eta ikus-entzunezko instalazioa plazaratuko ditu Antiak. Astegunetan 18:00etatik 20:00etara, eta larunbatetan eta igandeetan 12:00etatik 14:00etara.