10:00. Goiz eresia, Izarraitz txistulari taldearen, Udal Musika Bandaren eta Arrasateko gaiteroen eskutik. 10:30. Herriko agintarien ongietorria Loiolan. Eusko Jaurlaritzako eta Gipuzkoako Foru Alundiko ordezkariak han izango dira. 10:30. Mendietan zentral eolikorik ez! lelopean, elkarretaratzea, Loiolan. 11:00. Meza, Loiolako basilikan, Fernando Prado Donostiako gotzainak gidatuta. Parrokiako koruko eta Julian Barrenetxea abesbatzako kideek parte hartuko dute, Itziar Urbieta organistak lagunduta. 11:00. 14. Bakailao Txapelketa, plazan. 12:30. Arratsaldean toreatuko dituzten zezenen aukeraketa, zezen plazan. 15:00. Bakailao jana, Azoka Plazan. 17:00. Apar festa, Balentina Agirre plazatxoan. 17:30. Bigantxak (Lopene ganadutegia), Done Jakue kalean. 17:30-18:30. Zezenketen kontrako elkarretaratzea, zezen plaza atarian. 18:00. Bigarren kuadrillen arteko olinpiadak, Alde Zaharrean. 18:30. Zezenketa. Ordu berean, Los Pasai txaranga, kalez kale. 19:00. Zesta-punta partidak, Izarraitz pilotalekuan. Erkiaga-Lekerika vs Barandika-Lopez eta Elaia-Eneritz vs Helena-Frida. 20:00. Etxera jantokiaren irekiera, Azoka Plazan. 22:00. Rodeo taldearen kontzertua, txosnagunean. 22:00. Muxutruk erromeria, Olazko Andre Mariaren plazan. 23:30. Brigade Loco taldearen kontzertua, plazan. 01:00. Sedientos de Cumbia taldearen kontzertua, txosnagunean. 02:30. Tatxers taldearen kontzertua, txosnagunean.
Abuztuak 1, ostirala 21:00-00:00. Gau irekia Cristobal Balentziaga museoan: erakusketak gauez ikusteko aukera, Luke Armstrongek zuzeneko musikarekin girotuta (azken sarrera, 23:15ean). Taberna eta denda zerbitzua Sarrera doan edukiera bete arte. Oharra: erakusketetarako sarrera 15 minutuko ordu-tarteetan irekiko da. Ordu-tarte guztietarako sarrerak leihatilan banatuko dira ekitaldiaren egun berean, 20:50etik aurrera, iritsitako ordenaren arabera.