Aurten, rallya larunbatean soilik jokatuko da, eta zortzi erlojupeko zati osatu beharko dituzte parte hartzaileek, lau goizean eta beste lau arratsaldean. Azkoitian hasi eta amaituko dute eguna autoek. Irteera Oinartxo industrialdean izango dute ibilgailuek 08:00etan, eta Plazaberrin amaituko da arratsaldean.