09:00etan irtengo dute plazatik. Banaketa: HH2. eta HH3. mailetakoak: herria. HH4. eta HH5. mailetakoak: Laurgain-Arrutiegia. LH1. eta LH2. mailetakoak: Kurpidea. LH3. eta LH4. mailetakoak: Andatza. LH5. eta LH6. mailetakoak: Olaskoegia. DBHkoak: Etxetaballa-Irutaegia.
Santa Ageda bezpera. 11:00. Meza. Ondoren: Hamaiketakoa. Pilota partidak, Azpeitiko Ilunpeko eta Beasaingo pilotari gazteekin. Herri kirol erakustaldia: aizkoran, Ugarteburu eta Etxeberria Larrañagaren kontra; harri jasotzen, Goenatxo III.a. Itzeder eta Txibilter trikitilariak.
Ohi bezala, herriko kaleetan ibiliko dira santa eskean igandean, 11:30ean hasi eta 14:00 arte, gutxi gorabehera. Taldeko kideez gain, Aimar Sorazu eta Amets Aizpurua bertsolariak ere ibiliko dira kantuan.
Bertaratu nahi dutenek izena eman beharko dute 943- 86 88 11 telefono zenbakira deituta edo info@ekainberri.com helbidera idatzita. Sarrera doakoa izango da.
Zehazki, 12:30etatik 13:30era, Txinpirin eta Zarazte abesbatzak kalez kale ariko dira Joseba Egaña Imanol Urbieta musika eskolako txistu irakaslearekin eta bertako ikasleekin batera. Villa Mundan hasiko dira kantuan, eta Musika Plazan amaituko dute, Arratsaldean, aldiz, 18:30etatik 20:00etara, Zarautz Abesbatzaren eta Zarautz Trik kultur elkarteko ikasleen txanda izango da, eta Musika Plazan hasiko dute ibilaldia.
Santa Ageda bezperan kantu kalejira egingo du Korokoiak taldeak. Otsailaren 4ean 16:00etan abiatuko da Gurrutxaga plazatik.
Zuzendaria: Guillaume Maidatchevsky. Generoa: abenturak. Urtea: 2023. Herrialdea: Frantzia. Artikoko bizitza erronka bat da, baina are zailagoa izango da Kina eta Yukentzat. Artikoko azeri hauek aitatasuna esperimentatzear daude lehen aldiz. Hala ere, negu artikoak jada ez dira izaten zirenak, eta berotze globala arauak aldatzen ari da guztientzat. Itsasertzeko ehiza-espedizio batean, Yuk izotz-bloke batean harrapatuta geratu da, jitoan. Kina bakarrik geratuko da orduan, eta lurralde ezezagunetara joan beharko du. Erditzeko egun gutxi batzuk falta direnean, Kina eta Yuk erlojuaren kontra joango dira beren txakurkumeen jaiotzarako garaiz elkartzeko. Otsailaren 4an, 17:00etan, Aita Marin.
Orioko Herri Ikastolak antolatua, ikastola aurretik irtengo dira ikasleak, irakasleak eta gurasoak eskera, trikitilariek eta bertsolariek lagunduta. Herrian zehar egingo dute ibilbidea, Goiko Kaletik barrena.
Norgehiagokak 10:00etan hasiko dira eta Euskalduna Tabernako gizonezkoen ardura izango da joko eremuak markatzea. Epaile arduradunak, berriz, Kirkilla Eneako neskak, eta Kosta Hortz Klinikako eta Il Capoko mutilak izango dira.
Enok Suduperen erakusketa.