Arkaitz Mendi elkarte gastronomikoak antolatuta egingo dute eta bakarka ala taldean hartu ahalko dute parte txikiek. Izen ematea 08:00etatik 09:00etara egin beharko dute Musika plazan eta jarraian hasiko dira arrantzan. Sari banaketa, berriz, 13:00ak aldera egingo dute.
11:00. Hamaiketakoa, plazan. 12:00. Txupinazoa, plazan. Ondoren, Udal Musika Bandaren, Izarraitz txistulari taldearen, Eltziegoko gaiteroen nahiz erraldoien eta buruhandien kalejira. Segidan, Skapaie elektrotxarangaren emanaldia. 12:30. Arratsaldeko zezenen aukeraketa, zezen plazan. 15:00. Herri bazkaria, plazan. 16:00. Apar festa Matxinada plazan. 17:00. Jolasak, txosnagunean. 17:30. Bigantxak Done Jakue kalean. 17:30. Zezenketen kontrako elkarretaratzea, zezen plazaren atarian. 18:00. Goazen musikala, Olazko Andre Mariaren plazan. 18:30. Zezenketa, zezen plazan. 19:00. Meza eta bederatziurrena Loiolako basilikan. Julian Barrenetxea abesbatzak eta Parrokiako Abesbatzak abestuko dute. Itziar Urbieta ariko da organoa jotzen. 19:00. Los incansables txarangaren kalejira. 19:00. Elektrokela elektrotxarangaren kalejira. 20:00. Josu Rodriguez eta Davila DJak, plazan. 20:00. Etxera jantokiaren irekiera. 22:00. Pantxoa Karrereren kontzertua, Olazko Andre Mariaren plazan. 22:00. Manitu taldearen kontzertua, txosnagunean. 23:00. Su festa, Izarraizko Atea parkean. 23:30. Muxutruk taldearen erromeria, txosnagunean.
11:00.Umeentzako jolasak Lege Zaharren enparantzan.12:00. Txupinazoa eta omenaldia.13:30. Tonbola.14:00. Bazkaria (tiketak salgai Tivoli, Salegi eta Lukas tabernetan edota egunean bertan Lege Zaharren enparantzako karpan).17:00. Mus txapelketa (izen emateak bertan, edo aurrez 680944369 telefonoan).
Gaztelerazko bisita gidatua. Ordu eta erdiko ibilaldi laburra egingo da Azkoitian. Izena emateko, 943-15 18 78 telefono zenbakira deitu, 688 75 94 29 telefonora whatsapp mezu bat bidali edota i-loiola@urolaturismoa.eus helbide elektronikora mezu bat bidali beharko da. Informazio guztia, hemen.
12:30. Itzalpeko loturak solasaldia, Oxford aretoan. 20:00. Hariak eta hodiak izenburupean, organo eta biolin kontzertua eskainiko dute Francisco Herrerok eta Gerardo Rifonek, Parrokian.
Norgehiagokak 10:00etan hasiko dira eta Euskalduna Tabernako gizonezkoen ardura izango da joko eremuak markatzea. Epaile arduradunak, berriz, Kirkilla Eneako neskak, eta Kosta Hortz Klinikako eta Il Capoko mutilak izango dira.