abu 26 Getaria
AlbistegiaGiro ezin hobea izan zen atzo Getarian, hango estropada tarteko. Goizean, 10:30ean hasita, musikariek lagundutako kalejira egin zuten dozenaka herritarrek plazatik portuko arranpara; Getariako nahiz beste klubetako arraunlariei babesa eman zieten han. Estropadaren ondoren, udalak harrera ofiziala egin zion klubari udaletxean, Esperantza traineruak larunbatean Ondarroan (Bizkaia) lortutako bandera ospatzeko.