Erreportajeak

Arraun hiztegia, estropadak behar bezala ulertzeko

Felix Aizpurua - Gorka Eizagirre 2024ko uzt. 3a, 10:00

Felix Aizpurua adituak arrauneko hiztegia zehaztu du Urolako Komunikazio Taldeak (UKT) 2024ko traineru denboraldiaren bueltan egin duen arraun gehigarrirako. Hitz mordoxka bat zerrendatu du zumaiarrak.

Urolako Komunikazio Taldeak (UKT) 2024ko traineru denboraldiaren bueltan arraun gehigarria egin du, eta Felix Aizpurua adituak arraunari lotutako hiztegia osatu du harako. Hitz mordoxka bat zerrendatu du zumaiarrak. Hona hemen horiek:

  • Estiborra: patroiaren eskuin aldea.
  • Baborra: patroiaren ezker aldea.
  • Proa, branka: traineruaren aurrealdea.
  • Popa, txopa: traineruaren atzealdea, patroiaren tokia.
  • Toletea: estrobua edo arrauna traineruari lotzeko makilatxoa, estropua; lehen, egurrezkoa zen, eta orain, plastikozkoa.
  • Estrobua: arrauna traineruari lotzeko balio duen soka; sintetikoa edo kalamuzkoa izan daiteke.
  • Hankalekua: hankak jartzeko lekua, aurrerago edo atzerago jar daiteke.
  • Tosta: ipurdia jartzeko lekua, aurrerago edo atzerago jar daiteke.
  • Patroia: arraun baten laguntzarekin trainerua gidatzen duen kirolari da; popan zutik joan ohi da.
  • Aurrekalaria: proan doan arraunlaria da; ziabogako unean arraun egiteari utzi eta patroiari ziaboga ematen laguntzen dio beste arraun batekin.
  • Ubera: traineru edo itsasontzi batek ur azalean lagatzen duen olaxka, estela.

Hona hemen hitz horiek kokalekua traineru baten marrazki batean eta irudiekin azalduta:

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide