Gukak atal honetan bilduko ditu Pilotari Egunari lotutako eduki guztiak.
'Emakumeak eta pilota: egungo oztopoak eta etorkizuneko erronkak'

Guka Telebista eka 14 Azkoitia   Azpeitia

Saio bereziak

Azkoitiko Pilotari Egunaren harira, Eneritz Arrieta, Itxaso Erasun eta Naroa Agirre pilotariek solasaldia eskaini zuten ostiralean, Txulue elkarteak eta Gukak elkarlanean antolatuta; pilotari gisa bizi izan dituzten esperientziak, emakume pilotarien egungo egoeraren inguruko hausnarketak zein etorkizunerako dituzten nahiak eta proposamenak partekatu dituzte. Gukakideentzako eduki berezia da hau.