Gizonen bi eta erdiko zein binakako txapelketak bezala, emakumeek ere hasi dute Pilotari Eguneko bikotekako lehia. Azkenean, bost bikotek eman dute izena txapelketarako —hasieran bi bikotek eman zuten izena—, eta horietako bik aurreneko partidak jokatu zituzten atzo arratsaldean Kontzejupean, dozenaka ikusleren aurrean.
Ligaxka moduan eramango dute emakumeen txapelketa, eta ekainaren 10era artean, astero bi partida jokatuko dituzte pilotaleku horretan. Finalera sailkatzen direnek ekainaren 13an izango dute azken norgehiagoka, orduan ospatuko baitute Pilotari Eguna.