Pilotari Eguna gerturatzen ari dela eta, Azkoitiko Gazte Asanbladak esku pilota entrenamendua antolatu du ekainaren 13an ospatuko den egitasmo horren antolatzaile Txulue elkartearekin batera.
Gurea frontoian elkartuko dira 11:00etan, eta entrenamendua guztiz irekia izango da edozeinentzat, antolatzaileek adierazi dutenez. Horrenbestez, herritarrak parte hartzera animatu dituzte.