16:30. Txokolate jana, mozorroak prestatzea eta aurpegiak pintatzea. 18:00. Gau Beltzeko ibilbidea egingo dute LHko haurrek, eta eskulan tailerra HHko haurrek. Ondoren, beldurren erretzea eta gaztaina jana.
- 17:00-18:00. Gau Beltzeko eskulanak Barbantxon, LH1 eta LH2ko ikasleekin. - 17:00. Kiroldegiko aterpean aurpegi margoketa. - 18:30. Hilerritik hasita kalejira isila kandelekin. Bideo emanaldia, abestiak... arkupetan, eta ondoren, gaztaina erreak plazan.
18:00. Zomorro eta arimen herri kalejira, Baxoalden hasita. Geldialdiak egingo dituzte Andra Mariko zabalgunean eta Herriko Plazan, eta Harribil dantza taldeko dantzariek lagunduta, herritarrek aukera izango dute arin-arina eta fandangoa dantzatzeko. Ondoren, HHko eta LHko ikasleentzako tailerrak izango dira plazan, ikastetxeek gidatuta. 19:30. Txurrumuskik beldurrezko ibilbidea eskainiko die LH 3. mailatik hasi eta DBH 4. mailara bitarteko gaztetxoei. Ibilbidea talde txikietan egingo dute haurrek, plazatik abiatuta eta txandaka. Txandak plazan bertan antolatuko dira. Informazio guztia, hemen.
- 19:00. Txupinazoa, Zelatungo bordaren eskutik.- 20:00. Gaztetxoen dantza emanaldia.- 21:00. Herri afaria, Akerra elkarteak eskainita.- Ondoren, Obaneuke taldearekin dantzaldia.- Atsedenean, txinga ttxapelketa.- 07:00. Gaupaseroen argazkia.
- 11:00. Umeen kros herrikoia.- Ondoren, kalejira herriko erraldoiekin eta trikitilariekin.- 17:30. Herri kirol erronka. Gurasoak guraso ez direnen kontra.