Altsolarats Errekan ibilbide interpretatiboa egingo dute.
09:30. Herriko dultzaineroen eta trikitilarien kalejira. 10:00. Marrazki lehiaketa, Txuri Urdin elkarteak antolatuta. 11:00. Herriko trikitilarien kalejira. 11:30. Txalkor txistulari taldearen kalejira, Mendaroko eta Azpeitiko txistulariekin batera. 12:30. Herri kirol jaialdia, plazan. 14:00. Marrazki lehiaketako sari banaketa, plazan. 16:00. 51. Kontzejupe Sariaren azken partidak Kontzejupean, Oteiza pilota elkarteak antolatuta. 20:00. Joxe Mendizabalekin erromeria, plazan.
Azkoitiko Oteiza pilota elkarteak antolatutako pilota txapelketa. Guztira, zazpi final jokatuko dituzte Azkoitiko Kontzejupean: benjaminen mailako bi, kimuen mailako bi, haurren mailako bi eta nagusien mailako bat.
Sarrerak Kulturaz.eus webgunean eros daitezke.
36. Gipuzkoako Organoak zikloaren barruan, Mikel Ansolaren kontzertua.
Garoa liburu-dendaren erakusketa aretoan.
Informazio gehiago, honako lotura honetan.