15:15. Kalejira, Iturzaeta Herri Eskolatik plazara, adin guztietako ikasleekin. 15:30. Ekitaldiaren hasiera, plazan. LH 6. mailakoek bertsoak abestuko dituzte, eta hainbat abesti kantatuko dituzte. Dantza saioa ere egingo dute, Gora Euskara abestiarekin. 17:30. Ai, Zapotxin! Baratxuri zoparen sekretua ikuskizuna, plazan. Informazio guztia, hemen.
Tailerrak: txaoak egitea, plaza apaintzeko euskarazko logoak idatzi banderinetan, aurpegi margoketa... Ekain guraso elkarteak antolatuta.
Adimen artifiziala betaurreko moreak jantzita egitasmoaren barruan, 18:00etan, Emakumeen Etxean. EHUko informatika fakultateko irakasle eta ikertzaile Usue Mori Carrascalek eta Olatz Arbelaitz Gallegok gidatutako saioa.
15:00: Jaialdia eskolako frontoian. 18:30: Kepa Iribarren Erleen azken ziztada liburuaren aurkezpena, Elkargunean.
Euskararen Egunaren harira antolatutako ekitaldian, Pantailak Euskaraz taldeak egin duen Urak eginen du bide dokumentala emango dute lehendabizi, eta talde horretako Ioritz Gonzalezekin solasaldia izango da ondoren.
Garoa liburu-dendaren erakusketa aretoan.