Getarian prest dute guztia Euskararen Nazioarteko Eguna ospatzeko

Onintza Lete Arrieta 2025eko azaroaren 26a

Euskararen Egunean Getarian egindako ikuskizun bateko irudia. (Guka)

Iturzeta Herri Eskolako ikasleek ekitaldia antolatu dute Abenduaren 3rako, eta hurrengo egunetan bertso afaria eta kantujira saioa ere egingo dituzte, Getariako Gazte Asanbladak eta Getariako Salbatore Abesbatzak antolatuta.

Urteko azken hilabetera gerturatu ahala, euskaldun eta euskaltzaleentzat urteko hitzordu garrantzitsuena ere ari da gerturatzen: Euskararen Nazioarteko Eguna. Abenduaren 3a da, datorren asteazkena, eta Getarian jakinarazi dute egun horren bueltan zer egitarau egongo den aurten. 

Batetik, Iturzaeta Herri Eskolako ikasleak arduratuko dira Euskararen Egunari merezitako tokia emateaz. Egunean bertan izango da hori. Baina herriko beste eragile batzuek ere antolatu dituzte ekintzak, Getariako Gazte Asanbladak eta herriko abesbatzak, hain justu. 

Honakoa da aurtengo egitaraua:

Abenduak 3, asteazkena, Euskararen Nazioarteko Eguna

  • 15:15. Kalejira, Iturzaeta Herri Eskolatik plazara, adin guztietako ikasleekin.
  • 15:30. Ekitaldiaren hasiera, plazan. LH 6. mailakoek bertsoak abestuko dituzte, eta hainbat abesti kantatuko dituzte. Dantza saioa ere egingo dute, Gora Euskara abestiarekin.
  • 17:30. Ai, Zapotxin! Baratxuri zoparen sekretua ikuskizuna, plazan. 

Abenduak 5,ostirala

  • 21:00. Bertso afaria gaztetxean Libe Goenaga, Danel Olano, Amets Aizpuru eta Aitor Salegi bertsolariekin. Gai jartzen, Ane Ezenerro. Antolatzailea: Getariako Gazte Asanblada (GGA).

Abenduak 6, larunbata

  • 12:30. Kantujira, plazatik abiatutako, Getariako Salbatore Abesbatzako kideekin.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide